August 2010 September 2010 October 2010
Mo Tu We Th Fr Sa Su
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30

IITV

Banner

Media

NUEVO vídeo de II-SP Galiza Internacionalista aragones galego català castellano asturianu euskara
Manifestua PDF Print E-mail
Larogeigarren hamarkadatik hona kapitalismoaren krisirik handiena jasaten ari gara eta berriro ere Europar Batasuneko gobernuek bere eragina langileen eta herri sektoreen gain erortzea nahi dute. Europa osoan zehar kaleratzeak, lan-erregulazio txostenak eta kontratuen berrizte eza egunero  langabezia, kaleratzeak eta miseriara kondenatutako milioika pertsonen drama bilakatzen dira.

Europar gobernuek diru publikoa xahutzen dute bankariak erreskatatu eta enpresa handiak laguntzeko, langabeziak gora eta gora gelditu gabe egiten duen bitartean. Pribatizazioen Europa da, goi-hezkuntza pribatizatzeko Bologna Prozesuarena, Bolkenstein Direktibarena edo xenofobia eta arrazakeria bultzaten duen langile etorkinen aurkako Itzultze Direktibaren Europa da.

Gaur egungo krisiak dituen eragin ekonomiko eta sozialez gain aldaketa politiko garrantzitsuak sortzen dabil. Eta hau gutxi balitz, ezin du bestela izan, etorkizun hurbil batean areagotuko dira gainera.

Espainiar estatuaren kasuan krisiak, bai globalak bai berezkoak, Rodriguez Zapateroren Gobernuaren politikak argi eta garbi zeintzuk diren erakusten du. Krisi honek “trantsizio” deritzoten prozesutik sorturiko erregimen borbonikoa zertan datzan argi utzi du: korrupzio orokortua, errepresio legal eta ilegalaren erabilera herri sektoreek sorturiko edozein gatazka sozial eta politikoren aurka jarduteko, gizarte-zerbitzuen prekarietatea, hezkuntza sistemaren erorketa...

Bereziki ikusi dugu erregimen honek dituen gabezi demokratikoak nola agertu diren. Francok berak ezarri zuen Juan Carlos I.a Estatu Buru duen erregimen honek ezin du, noski, gure herrietako erresistentzia antifaxistak onartuko dituen oroimen historikoaren lege bat garatu.

Gainera espainiar kapitalismoaren sektore boteretsuenek bultzatutako korronte inboluzionista eta neofaxista bat bada. Botere hauek duten sare instituzional eta mediatikoak bi aurpegi erakusten ditu: “modernoa”, bere aurpegirik adierazgarriena UPyDn aurkitu duena, eta “tradizionala”, Conferencia Episcopal Española buru duena. Korronte atzerakoi hori da, bere adierazpide ezberdinekin, espainiar bloke dominatzailearen estrategia bideratzen ari dena, baita estatuko gobernuarena ere. Estrategia horrek PP-PSOEk gobernu baskongadoa eskuratzeko eginiko aliantzan du adierazpide nagusia. Helburua ere argaida da: lurralde horren espainolizazioa.

Horren aurrean gaude ezkerreko indar soberanista eta independentistak, espainiar estatuan dauden herri zapalduen nazio-eskubideekin errespetua dugun estatuko ezkerreko indar politikoak, baita hainbat mugimendu sozial eta sindikal ere, bereziki: mugimendu antifaxistakok; osasun publikoaren, hezkntzaren eta zerbitzu publikoen pribatizazioaren aurkako mugimendua; Lan Erregulazio Txostenen eta kaleratzeen aurkako langile borrokalariak; Bologna Prozesuaren aurkako ikasle borrokak; emakume mugimenduak... era berean mugimendu hauteariko batzuek artikulazio nazional-herritar oso nabaria dute, batez ere prozesu soberanista aurreratua duten herrietan.

Uste dugu badagoela gaitasun nahikoa geroz eta gehiagok nahi duten aldaketa hori norabide antikapitalista eta demokratiko batean bideratzeko, nahiz eta gaur egun gaitasun horrek gure nazio ezberdinetan garapen ezberdina duen.

Balorazio honetatik abiatuta, manifestu hau garatzen dugu, honako oinarriekin:

  • Justizia soziala: Krisia sortu dutenek ordain dezatela: kapitalistek. Espainiar kapitalismoak ezaugarri bereziki agresiboak ditu, lan-prekarietate handiarekin, EBko langabezia eta behin-behineko lan tasarik handienarekin. Eta orain sistemaren nahia guzti honetan beste pauso bat ematea da, esplotazio eta eskubideen murrizketan sakonduz. Manifestu honetara atxikitzen garenok helburu horiek gelditzeko mobilizazioak bultzatzeko konpromezua erakusten dugu, langileentzat erreskate plan bat bultzatuz, eta horretarako neurri antikapitaslitak inongo beldurrik gabe proposatuz.
  • Askatasun demokratiko osoa. Arrazoi ideologikoak, hizkuntza eta kultura, adin edo generozko arrazoiak direla eta egun dauden eskubide zibil murritzak geroz eta gehiago, pausoz pauso are eta gehiago murrizten direla ikusten dugu. Era berdinean murrizteun dira adierazpen askatasuna, edo norbere ideiak direla eta errepresaliatua, torturatua edo prozesuatua ez izateko eskubidea. Baita bozkatzeko eta bozkatua izateko eskubidea ere. Espainiar estatuak ez du bere esparruaren barnean dauden nazio ezberdinen subirautza errespatatzen. Estatua herrien eta pertsonen gartzela erraldoi baatean eta korrupzio eremu batean bilakatu duten sare juridiko-politiko bat dago.
  • Genero diskrimazioari ez. Baina ez esaldi huts bat bezala, baizik eta aldarrikapen normatibo, juridiko eta praktiko baten gisa, diskrimazioarekin bukatzea ahalbidetuko duena. Honek emakumeak bere gorputzaren gainean, bere sexualitatearen gainean zein gaitasun birsortzailearen gainean erabakitzeko eskubidea barnebiltzen du.
  • Eskubide politikoak. Gaur egungo erregimenak ukatzen dituen eskubideak aldarrikatzen ditugu, horien artean herri guztiek euren etorkizuna burujabetzaren bidez erabakitzeko eskubidea, eta ez gertakari isolatu baten gisa, baizik eta betiereko eskubide baten, hau da, autodeterminazio eskubidea. Herri bakoitzka eskubidea du bere gobernuaren izaera eta bere hizkuntza zein kultura nazionalak erabakitzeko.
  • Kapitalaren Europaren aurka. Kapitalaren Europaren aurka gaude eta herrien Europaren alde. OTANen aurka gaude inperialismo militarraren adierazpena den heinean, eta beraz espainiar estatuak bere burua aliantza horretatik kanpo geratzea aldarrikatzen dugu. Ingurugiroaren kutsatzea eta espekulazioaren aurka gaude. Subirautza alimentarioaren alde gaude, guztiona dena pribatua denaren gainetik jartzen dugu.

Europa mailan dauden prozesu soberanistak bultzatzen ditugu eta era beran Latinoamerikan dauden prozesu patriotikoen, inperialismoaren aurkakoen eta justizia sozialean oinarritutako prozesuan alde egiten dugu. Ekialde Hurbileko erresistentzia forteen alde eta bereziki Palestinako herriak daraman borrokarekin bat egiten dugu. Gure bokazioa sutsuki internazionalista da eta horregatik mundu osoan dauden herrien askatasuna eta duintasunaren aldeko borrokak bultzatzen ditugu.

“Iniciativa Internacionalista” Europar Parlamentuko hautagaitzaren Komisio Bultzatzailea.
2009ko apirilaren 15ean.