August 2010 September 2010 October 2010
Mo Tu We Th Fr Sa Su
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30

IITV

Banner

Media

NUEVO vídeo de II-SP Galiza Internacionalista aragones galego català castellano asturianu euskara
Ekitaldi ugarirekin bukatu dugu hauteskunde kanpaina Euskal Herrian PDF Print E-mail

30 ekitaldi baino gehiago Euskal Herrian barrena, guztiak Iniziatiba Internazionalistaren aldeko boza eskatzeko, nazioarteko elkartasuna areagotzeko, Europa kolorez margotzeko izaki grisen aurrean. Gasteizen izan zen ekitaldi nagusia. Bertan Doris Benegasek hartu zuen hitza eta elkartasuna goraipatu zuen, hori izan baita hautagaitza honen hitz garrantzitsuena. Elkartasunak baimendu du II-HE aurkeztu ahal izatea, kriminalizazioari aurre egitea eta kanpaina hau garatu ahal izatea.

Iniziatiba Internazionalista bozkatzeak Alderdien Legea atzera botatzea eragingo du, eta ametsa dena errealitate bilakatzeko aukera emango du. Ekitaldian, gainera, Ezker Abertzaleko kide diren Tasio Erkiziak eta Amparo Lasherasek hitz egin zuten, igandean IIri emandako bozka guztiek aldaketa politiko eta soziala ahalbideratuko dutela adieraziz.

Horretaz gain beste ekitaldi asko egin ziren, horietako bat Bilbon, Campa de los Inglesesen eginikoa: