August 2010 September 2010 October 2010
Mo Tu We Th Fr Sa Su
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30

IITV

Banner

Media

NUEVO vídeo de II-SP Galiza Internacionalista aragones galego català castellano asturianu euskara
Konponbidea eta justizia eskatu dugu Santi Brouarden monolitoaren aurrean PDF Print E-mail

Ekitaldia burutu dugu gaur Santi Brouarden monolitoaren aurrean. Bertan estatuak eraildako hainbat pertsonen senide eta lagunek parte hartu dute, Doris Benegasekin batera. Eraildako Josu Muguruzaren alaba den Anek ere testua irakurri du. Hemen bideoa:

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.

Ane Muguruzak irakurritako testua:
Hilabete gutxira 20 urte izango dira. Ni oraindik jaio gabe nengoen, amaren sabelean, gau beltz eta ilun hartan Madrileko Alcala hotelean nere aita Josu tiroz josi zutenean. Jakina, berari buruz dakidan guztia nere amaren ahotik eta historiaren liburutik jaso dut, bera ezagutzeko aukerarik ez baitnuen izan.

Baina ez zen nere aita bakarrik izan, irakurri eta jakin dudanez beste asko izan ziren. izen ezberdineko erakundeek bere gain harturiko gudari erahilak. Kasu askotan GAL izeneko erakundeak beregain harturikoak, beste batzutan Batallon  Vasco-españolek, askotan poliziaren torturaren ondorioz erahildakoak edo epaiketa fartsa baten ondoren hildakoak. Txiki eta Otaegi, Santi Brouard, Txapela, Lasa eta Zabala, GurutzeYantzi, Joxe Arregui, Oñederra...zerrenda oso luzea, zoritxarrez luzeegia, egin beharko genuke.

Eta torturatuak, arrazoirik gabe atxilotuak, injustuki kartzeletan urte luzeak egindakoak kontatzen hasten bagera zenbat milaka izan lirateke ? Errepresioaren soka luzeegia eta gogorregia da Euskal Herrian. Behingoz amaitu behar den amets gaiztoa.

“Estatuaren ezina, gerra zikina” gure herriko kaleetan maiz entzun dugun oihua izan da. Eta egia esan, eguneroko errealitate gordina aski ongi azaltzen digu esaera da. Euskal Herriak urteetan pairatzen duen errepresio bortitzaren azken arrazoia horixe baita: Estatuak, arrazoia faltan, indarkeria erabiltzen du. Nere aita herriak aukeratutako Diputatua zen eta Madrilera elkarrizketa eta negoziazioa aldarrikatzera joana zen. Beste lagun guztiak bezala Euskal Herriarentzat  demokrazia eskatzen zuen. Arrazoiak entzun nahi ez dituen Espainiako Estatuak armak eta tortura erabiltzen ditu zapalduen ahotsa isiltzeko.

Baina Estatuaren indarkeria ez da iraganako notizia, gaur atzo bezela aktualitate osoa duena baizik. Ni, nere gaztetasunean, horren lekuko hurbila nauzue. Egunero ikusten dut ezagutzen ditudan hainbat lagun nola atxilotzen dituzten, nola milaka gazteek tortura basatiak jasatzen dituzten, nola politika egiteagatik gazte erakundeak ilegalizatzen dituzten, nola gazteen errebeldia gogor zigortzen diguten.

Gazteok, egoera hau irauli nahi dugu. Gure herriaren etorkizuna eraikitzen parte aktiboa izan nahi dugu, gure leku propioa eduki nahi dugu. Horrela, gure guraso eta arbasoen lanari jarraipena emanaz etorkizuna erabakitzeko aukera duen herria eraiki nahi dugu, Estatu propioa duen Euskal Herri Independentea lortzea da gure helburua.  Eta horretarako determinazio osoa bezala, nahiko indar eta imaginazio badugula uste dugu.

Eta bukatzeko, Solidarioekin solidarioak garelako gazteon boza II-HE zerrendari eskatzen diogu. Espainiako herri ezberdinetako ezkertzale eta demokratak, ilegalizazio saioak deuseztu eta guztion partehartzea ahalbideratzeko erakutsi diguten ausardia eta eskuzabaltasuna eskertu nahi dugu milaka boza beraientzat bilduz.  Polizi buru eta bankero guztiei ostikada emateko aukera ezin hobea  dugulako gazte guztien boza aktiboa eskatzen dugu.

Gora Euskal Herri askatua
Gora munduko gazteri errebeldea !!!